Uxue Etxeberria Alebinen Espainiako txapelketara

Udako helburu nagusiak iristear daude gure igerilarientzat. Espainiako Udako Txapelketak, hain zuzen. Hasteko alebinak izango dira lehian, gero infantilak eta, igerilekuko denboraldia bukatzeko, juniorrak eta absolutuak.

Aste honetan, uztailaren 19an hasi eta uztailaren 22ra bitartean, Espainiako Udako Alebinen Txapelketa egingo da Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, Uxue Etxeberria izango da parte hartzen. Uxuek 100 metro bular eta 200 metro bular probetan lehiatuko da.

Zorte on eta disfrutatu!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.