Datorren astelehenean, uztailak 31, Saninazio eguna, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVII. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XIV. Igerialdian.
Infantil mailako igerilariekin eta goizeko 11:00tan ekingo diote probari, Hondarribiko hondartzako Tintinetik. 700 metroko luzera duen igerialdia izango dute. Izarraitzetik izena eman dute; Alazne Sudupe eta Elene Sudupe Azkoitiarrak eta Uxue Etxeberria Azpeitiarrak.
Ondoren, 11:30etan, hasiko da helduen proba Hondarribiko Butron Pasealekutik eta, 2.600 metro dituen zeharkaldia egin beharko dute hondartzaraino. Izarraitzetik honako igerilari hauek parte hartuko dute: Leire Ceciagak, Rafa Zubeldiak, Edu Sudupek, Nagore Alberdik, Ainhoa Urangak, Julen Estebanek, Iñaki Etxeberriak eta Maialen Sudupek.
Zorte on, eta egurre!