Uztailaren 27an (bihar) hasi eta 30era bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Malagan, Centro Acuatico Inacua igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) izango dira parte hartzen, eta Omar Urbieta entrenatzaile lanetan.
244 taldetako 804 igerilari (376 neska eta 428 mutil) izango dira Malagako txapelketan.
Banan-banan, bakarkako proba hauetan hartuko dute parte gure igerilariek:
– Iñaki Etxeberriak: 100 libre, 50 libre eta 200 libre.
– Maialen Sudupek: 100 bizkar, 100 libre, 200 bizkar, 200 estilo eta 50 libre.
– Maitane Goenagak: 100 bizkar, 100 libre, 200 bizkar, 200 libre eta 50 libre.
Zorte on txapelketan!