Maitane Goenagak brontzezko domina bat irabazi du

Maitane Goenagak brontzezko domina bat irabazi du Malagan, Udako Espainiako Txapelketan. Goenagaz gainera, Izarraitz elkarteko Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe ere izan ziren txapelketan.

Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusita, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu dira.

Hona hemen bakoitzaren lana;

  • Iñaki Etxeberriak: 100 librean 55:77 denborarekin 18. postua, 50 librean 25:50 denborarekin 16. postua eta 200 librean 2:01:97 rekin 26. postua.
  • Maialen Sudupek: ondoezik ez zuen parte hartu bere probetan.
  • Maitane Goenagak: 50 librean 28:20rekin 12. postua, 100 librean 1:00:67rekin 8. postua, 200 librean 2:14:03rekin 23. postua, 100 bizkarren 1:07:18rekin 8. postua eta 200 bizkarren 2:22:89rekin 3. postua (brontzezko domina).

Denboraldia bukatu dute Udako Espainiako Txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure infantilak.

Zorionak egin duzuen lanagatik!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.