Hiru podium Txingudiko igerialdian

Joan den astelehenean, San Inazio egunean, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XIV. Igerialdia jokatu zen. Izarraitzekoek lan ona egin zuten eta ondorioz, hiru podium lortuta etxeratu ziren.

Aurrenik, 11:00tan, infantil mailako 37 igerilari irten ziren Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, hiru igerilarik hartu zuten parte. Gaztetxoen igerialdian, Uxue Etxeberriak hirugarren postua eskuratu zuen.

Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:

  • Uxue Etxeberriak (2004) 3.postua 9:21 denborarekin.
  • Elene Sudupek (2006) 9. postua 10:50 denborarekin.
  • Alazne Sudupek (2004) 13. postua 11:20 denborarekin.

Ondoren, 11:30etan hasi zen helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron Pasealekutik. Izarraitz Igeri Elkartetik zazpi igerilarik parte hartu zuten, Rafa Zubeldiak, Iñaki Etxeberriak, Leire Ceciagak, Julen Esteban, Nagore Alberdi eta Edu Sudupek.

Irteeratik helmugara, 292 parte hartzaileak, 2.600 metrotako distantzia zuten egin beharreko lana eta, oso txukun aritu ziren gure taldeko igerilariak.

Hona hemen Izarraitzeko helduek lortutako postuak:

  • Rafa Zubeldiak, 11. postua eta hirugarrena master 2 mailan.
  • Maialen Sudupek, 35. postua eta bostgarrena senior mailan.
  • Leire Ceciagak, 47. postua eta hirugarrena master 1 mailan.
  • Julen Estebanek, 52. postua eta 18. master 1 mailan.
  • Iñaki Etxeberriak, 65. postua eta 9. master 2 mailan.
  • Nagore Alberdik, 147. postua eta 10. master 1 mailan.
  • Edu Sudupek, 270. postua eta 82. master 1 mailan.

Zorionak guztioi

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.