Pasa den zapatuan, Zumaian jokatu zen Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia eta bertan izan ziren gure taldeko master mailakoko hainbat kide. Itzurun hondartzan hasi eta Arbustaingo arranplaraino igeri egin behar zuten partaideak 3.000 metroko ibilbidea eginez. Zorionez, aurten, itsasoak baimena eman zuen eta Taosa Igeri Taldeak prestatutako itsas zeharkaldi ederra egiteko aukera izan zuten ia 300 igerilarirek. Proba gogorra izan zen haizeak jotzen zuelako eta itsasoa ere zakartu egin zelako. Guztira, 272 igerilarik lortu zuten arranplaraino iristea.
Antolakuntza bikaina, ibilbide ederra eta itsas zeharkaldi zaleentzako ikusteko aukera asko duen igerialdi honek, ea datozen urteetan Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligan sartzen duten.
Hona hemen Azpeititik joan ziren igerilarien emaitzak:
Rafa Zubeldia eta Julen Agirrezabalaga
Zorionak guztioi!