Zapatuan Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia Zumaian

Datorren zapatuan, abuztuaren 19an, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek, II. Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian parte hartuko dute Zumaian.

Eguerdiko 12:30tan emango zaio irteera probari Itzurun hondartzatik eta helmuga berriz, Arbustaingo arranplan izango da. Ea zapatuan itsasoaren laguntza izaten dugun aurrez prestatutako ibilbidea egin ahal izateko.

Zumaiako itsas zeharkaldiak, itsaso zabalean zein ibaian zehar doan ibilbidea uztartzen ditu. Guztira 3.000 metroko zeharkaldia izango da non 2. 000 metro Itsaso zabalean egingo diren eta azken 1. 000 metroak Urolako itsasadarrean.

Itsas zeharkaldia marea goruntz dohala jokatuko da, ibai barruan segurtasuna areagotuz.

Igerilariek zeharkaldian aurkitzen dituzten boiak, igerilariaren eskubitara utzi beharko dituzte haitzetatik urrun mantentzeko.

Momentuz, gaur amaitzen da izen-ematea, Azpeititik hamazazpi  igerilarik izena eman dute.

Zorte on eta disfrutatu!

Iaz Zumaiako proban parte hartu zuten Izarraitzeko igerilariak

 

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.