Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, astelehenean, irailak 11, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2017-2018 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan. Argazkian gaztetxoen ordutegiak eta txandak. Helduek eta masterrak iazko ordutegia izango dute.
Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, igerilekuko sarreran aurkituko dituzue bete beharreko orriak. Ia txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat egiten ari gara.
Lehendik dabiltzan igerilariek eta orain arte jaso diren izen-emateekin osaturiko taldeak igerilekuko Izarraitz Igeri Elkartearen bulego kanpoan ikus daitezke. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira.
Ohar honen bidez aipatu nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol elkarte bat dela eta helburu garrantzitsuenetako bat, gure igerilariek, lehiaketetan parte hartzea dela. Horregaitik, aurreko urteetan dabiltzanak eta aurten izena eman duten berriek, animatu lehiaketetan parte hartzera.
Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 7 rako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira.
Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.