Zapatuan, 74. Kontxa Badiako itsas igerialdia

Zapatuan, irailaren 9an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVII. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 74. Igerialdiak.

11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan lehen taldearekin hasiera emango zaio (hiru taldetan banatuta egongo dira igerilariak, izen emateko garaian akreditatu duten denboraren arabera). Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkaritza handia izango da zapatuko helduen proban, federatu eta popularren artean, Azpeititik 20 igerilaritik gora izena emanda baidaude. Izarraitzetik infantil mailan, sei igerilari (Uxue Etxeberria, Maialen Aiertza, June Zubizarreta,  Alazne Sudupe, Doltza Oiartzabal eta Elene Sudupe) bertan izango dira.

Zorte on guztiei!

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.