Izarraitz TRIko aurreneko saioa izango da datorren zapatuan

Datorren zapatuan, azaroaren 18an, Izarraitz TRIko (triatloira bideratutako egitasmoko) aurtengo denboraldiko lehen kirol saioa egingo dugu Udal Kirol Patronatuaren onespenez. Saioa 2005tik 2008ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Bi orduko iraupena izango du, 16:00etan hasi eta 18:00etan bukatuko da.

Saioa doan izango da, eta eraman beharrekoak hauek izango dira: bizikleta, kaskoa eta korrika/bizikletan jarduteko arropa egokiak.

Kirol patronatuko bazkideak direnak aukera izango dute, nola ez, saioa bukatu ostean bertan dutxatu eta aldatzeko.
Antolaketa lanak errazteko asmoz, azaltzekoak diren neska-mutilen izen abizenak eta jaiotze urtea jakinarazi email bat bidaliz izarraitzigerielkartea@gmail.com edota whatsapp mezu bat Eduardo Sudupe-ri (688661340)
Animatu!
Post hau Albisteak, Oharrak, Triatloi atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.