Izarraitzeko txikienek emaitza onak lortu dituzte Azpeitian zein Eibarren

Joan den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek bi lehiaketetan hartu zuten parte: Azpeitian eta Legazpin.

Izarraitz elkarteko alebin igerilariek joan den zapatu arratsaldean izan zuten Alebinen Ligako bigarren jardunaldia, Legazpiko Bikuña kiroldegiko igerilekuan. Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iker Aizpuru, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria, Judith Odriozola, Elene Sudupe, Amane Goenaga eta Joane Odriozola. Mikel Etxeberria gaixorik, ezin izan zuen parte hartu.

Legazpiko jardunaldian, 200 metro bizkar eta 100 metro bular probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 8×50 libre misto erreleboko proba ere izan zuten.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Legazpin. Zorionak bertara joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, zapatuan eta 16:00tan hasita, Izarraitzeko txikienak Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Gaztetxoak jardunaldira ilusio handiz eta gogotsu joan ziren arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik. Benjaminen artean batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa baten parte hartzen zutela, eta hala ere , igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura gelditu ziren lorturiko emaitzekin.

Benjamin txikienak, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 bizkar errelebo mistoak egin zituzten.

Azken urteetako benjaminek berriz, 50 metro bizkar probarekin hasi ziren. Bigarrengo proba berriz, 100 metro libre edo 200 metro libre proba izan zuten lehiatzeko. Horiek 4×50 bizkar errelebo proba ere izan zuten, bai neskek eta bai mutilek.

Azpeitian izandako jardunaldian, Izarraitzeko haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren. Hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, bide onetik doazela ikusi genuen, eta dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.

Denboraldia hasi besterik ez da egin eta segi ikasten!

Zorionak eta aupa Izarraitz!

Post hau Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.