Argazkian, Iker Goenaga ROXTEC eko zuzendari nagusia eta Alex Etxeberria Izarraitz I.E. ko presidentea.
Atzo ostirala, Iker Goenaga, ROXTEC eko zuzendari nagusiaren bisita izan genuen Azpeitiko Udal Igerilekuan.
Izarraitz Igeri Elkarteak, ROXTEC izango du babeslea 2017-2018 denboraldian. Alebinetatik absolutu maila bitartean, kamiseta eta galtza motxetan eramango dute enpresan honen logoa.
Gure igerilari helduak, zapatu honetan estreinatuko dituzte praka motxak eta kamiseta berriak.
ROXTEC, “kableak eta hoditeriak zigilatzeko soluzioak” eskaintzen duen enpresa da.
Mila esker laguntzagatik!