Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Azpeitiko Udal igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.
Azpeitiko jardunaldian Oihana Goenagak, Ander Etxabek, Angela Ociok, Ixak Gesalagak, Iñaki Etxeberriak, Asier Zulaika, Maialen Sudupek, Maitane Goenagak, Alazne Sudupek, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Maialen Aiertzak, Ilazki Odriozolak eta Leiane Lopetegik hartu zuten parte. Asier Ganzarain baja izan zen azken momentuan.
Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora txukunak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira. Datorren asteburuan, Oihana Goenagak eta Maitane Goenagak Neguko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute, Bartzelonan. Geroxeago berriz, Gipuzkoako Kluben Kopan izango dira gure igerilariak; eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.
Zapatuko jardunaldian, Markel Alberdi igerilari Olinpikoari, bere kirol ibilbidea errekonozitu genion oroigarri baten bidez.
Zorionak eta segi bide horretatik!