Izarraitzeko igerilariek San Andres saria jokatuko dute zapatuan, Azkoitian

Zapatu honetan, azaroaren 25ean, Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta, igeriketako San Andres saria ospatuko da Azkoitian. Igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo dituzte, eta, 15:30etan hasiko da txapelketa. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2006 eta 2009 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.

25 metroko eta 50 metroko frogak antolatu dituzte, adinaren arabera. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Azkoitira kotxez joango gara, eta bidaia antolatzeko, 14:45rako Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara.

Animo eta zorte on guztiei!

Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.