Kirol Egokituko Espainiako Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu zuen IWAS World Games jokoetan parte hartzeko. Txapelketa Portugaleko Vila Real De Santo Antonio herrian jokatuko zen azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean, eta bertan gure taldekideak emaitza oso onak lortuta etorri da etxera.
Iker Aizpuru gazteena izan da txapelketako parte-hartzaileen artean, baina hala ere, bi aldiz igo zen podiumera. Zilarrezko domina eskuratu zuen 50 metro bizkar proban, eta brontzezko domina 50 metro tximeletan.
Bere lehen parte hartzea izateko horrelako txapelketa batetan, maila oso ona erakutsi du Iker Aizpuruk. Portagalean jokatu den IWAS txapelketari esker, ziur gaude, entrenatzeko eta aurrera jarraitzeko motibazio berezia ekarri duela Ikerrek.
Hona hemen IWAS munduko jokoetan lortutako emaitzak:
- 100 metro librean 12. postua.
- 100 metro bizkarren 7. postua.
- 100 metro tximeletan 4. postua.
- 50 metro bizkarren 2. postua (zilarrezko domina).
- 50 metro librean 12. postua.
- 50 metro tximeletan 3. postua (brontzezko domina).
Zorionak Iker eta segi lanean!