Asteburu honetan, abenduak 16 eta 17, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek bertan izango dira ahal duten posturik onena lortzeko asmoz.
Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango dira, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.
Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilariak osatzen dute; Aitzol Agirregomezkorta, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Asier Zulaika.
Neskan taldeko partaideak berriz, honako hauek izango dira; Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Intza Odriozola eta Uxue Etxeberria
Animo eta egurre ekipo!