Izarraitzekoak gustura, Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Pasa den ostiralean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 35. edizioa jokatu zen Ordiziko Majori igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko lau igerilari.

Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe, Ander Idoeta eta Lander Uria, arazo desberdinengatik, baja izan ziren azken unean Ordiziko sariketan. Maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen; Caba Siladji serbiarra nagusitu zen gizonezkoetan eta Lidon Muñoz Valentziarra emakumezkoetan. Omar Urbietak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten gailurrean dauden igerilari handiekin lehiatzeko.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren eta Jone Goenaga, Joanes Astigarraga eta Jurdan Arakistain arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Iker Aizpuruk, berriz, igeriketa egokituko 50 libreko finalean lehiatzeko txartela lortu zuen.

Esan behar da, aurtengo edizioan igerilarien maila oso altua izan dela eta ondorioz, oso zaila izan dela finaletan parte hartzeko txartelak lortzea.

Iker Aizpuruk (arratsaldeko finalean), 50 metro librean 4. postua lortuta etorri zen etxera.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Advertisements
Post hau Igeriketa egokitua, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.