Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte. Donostian izango dira jardunaldiak.
Datorren zapatuan, urtarrilaren 13an, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek Donostiko Benta Berri Igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminek, denboraldiko 2. jardunaldia izango dute eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak eginda:
- 2009. urtean jaiotakoak, 50 metro bizkar.
- 2008. urtean jaiotakoak, 100 metro bizkar.
- 2007. urtean jaiotako mutilek, 100 metro bizkar eta 50 metro bular.
- 2007. urtean jaiotako neskak, 200 metro bizkar eta 50 metro bular.
- 2006. urtean jaiotako mutilak, 200 metro bizkar eta 50 metro bular.
Horiez gain erreleboak ere lehiatuko dituzte gure igerilariek..
Bestalde, alebinek Ligako laugarren jardunaldia izango dute Donostiko Benta Berri Igerilekuan, benjaminen jardunaldia bukatu ondoren. Alebinek honako probak egingo dituzte:
- 200 metro bular.
- 100 metro tximeleta.
- 4X100 metro bizkar (erreleboetan).
Benjaminen jardunaldia 15:15ean hasiko da eta bertara autobusez desplazatuko dira gure igerilariak. Donostira joan ahal izateko autobusa 13:30n irtengo da igerileku aurrean.
Alebinen jardunaldia 18:00ean hasiko denez, Donostira kotxez joango dira eta igerileku aurrean 16:15ean gelditzea erabaki da.
Zorte on eta disfrutatu!