Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru Igeriketa Egokitutako Espainiako Txapelketan

       

Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain

Datorren asteburuan, urtarrilak 20 eta 21, Lander Uria (2001), Jurdan Arakistain (2001) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valentzian izango dira igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.

Txapelketan proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka bai erreleboetan. Ziur gaude, gure hirukoteak, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.

Zorte on eta disfrutatu!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.