Izarraitzeko gaztetxoak gero eta hobeto igerian

Pasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Donostiko Benta Berri Igerilekuan izan ziren. Benjaminek, denboraldiko 2. jardunaldian parte hartu zuten eta alebinek berriz, Ligako laugarren jardunaldian lehiatu ziren.

Jardunaldi honetan, Donostiako taldeetako igerilariekin batera lehiatu zuten gure igerilariek, Sansebastian eguneko lehiaketaren ordez.

Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar edo 200 metro bizkar eta 50 metro bular probak izan zituzten zapatuko jardunaldian. Gure igerilari txikiak ilusio handiz eta gogotsu joan arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik.

Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 200 metro bular probarekin hasi ziren. Bigarrengo proba berriz, 100 metro tximeleta izan zuten. Alebinek 4×100 bizkar errelebo proba ere izan zuten nBenta Berriko igerilekuan.

Donostin izandako jardunaldietan, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.

Zorionak!

Post hau Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.