Zapatuan, alebinentzat entrenamendu bateratua Paco Yoldin

Datorren zapatuan, otsailaren 17an, Donostiko Paco Yoldi igerilekuan  egingo den Gipuzkoako alebinen entrenamendu bateratuan parte hartzeko deituak izan dira gure taldeko Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria, Judith Odriozola eta Elene Sudupe.

Teknifikazioko jardunaldia Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatu du eta hasiera goizeko 11:30etan izango du.

Post hau Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.