Izarraitzekoak gustura, Oviedon egindako lanarekin

Joan den asteburuan, otsailaren 17an eta 18an Oviedon izan dira Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak, Euskadiko selekzioarekin infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 39 igerilari izan ziren. Proba guztiak bukatu ondoren, taldezkako sailkapen orokorrean, Euskadiko selekzioak infantiletan zortzigarren postua eta juniorretan hamabigarrena lortu zituen. Herrialde Katalanetako, Madrilgo eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Iñaki Etxeberriak, 50 metro librean 22. postua.

– Maitane Goenagak, 100 metro librean 25. postua, 50 metro librean 28. postua, 100 metro bizkarren 23. postua, eta 200 metro librean 17. postua.

Bi igerilariak, beren denbora onenetan ez dira ibili baina, kontuan hartzen bada sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu dute Izarraitzeko taldekideek.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Zorionak!

 

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.