Emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 17an eta 18an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zen junior, absolutuen eta igeriketa egokituko mailetan Iruñeko Amaya igerilekuan.

Junior eta absolutuen mailan aritu ziren Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Angela Ocio, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ander Etxabe, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.  Igeriketa egokituan, aldiz, Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain.

Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Iruñean. Bakarkako probetan, 3 urrezko domina, zilarrezko 4 eta brontzezko beste 3 lortu zituzten.

Juniorrak eta absolutuak ondo aritu ziren eta lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren

– Urrezko 2 domina, zilarrezko 3 eta brontzezko beste 2.

– 19 marka pertsonal.

– Klubeko 4 errekor berri 50 metroko igerilekuan:

  • Maitane Goenaga: 50 bizkar, 31,58 (16 urte) eta 100 tximeleta, 1:07.63 (16 urte).
  • Joanes Astigarraga: 50 bizkar, 30,55 (17 urte).
  • Iñaki Etxeberria: 50 bular, 34,59 (17 urte).

Igeriketa Egokitukoan, berriz, hona hemen lorpen esanguratsuenak.

  • Iker Aizpuruk: Urrezko domina 50 librean, zilarrezkoa 200 librean eta brontzezkoa 100 librean.

Zorionak eta aupa Izarraitz!

 

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.