Kirol Egokituaren Euskal Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du datorren asteburuan, martxoaren 23an, 24an eta 25ean, absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Castelloneko La Salera igerilekuan jokatuko da sariketa. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin arituko den bigarrengo aldia izango da asteburukoa.
Bestalde, Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta, Iker Aizpuru Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Castellonen izango da Txapelketa bukatu ondoren AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan parte hartzen.
Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea, Espainiako Paralinpiarren komiteak sustatzen du, Kirol Egokituen Espainiako Federazioaren laguntzarekin eta AXA aseguruen babesarekin.
Entrenamendu jardunaldiak martxoaren 25etik 29ra bitartean izango dira Castellonen. Iker Aizpuruk, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako igerilariak ezagutzeko.
Zorionak eta zorte on!