Gipuzkoako Taldeen Kopa 2017
Asteburu honetan, apirilaren 21 eta 22an, Izarraitz Igeri Elkarteko neska infantil, junior eta absolutuek Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartuko dute. Txapelketa hau Euskal Herrian taldeka jokatzen den garrantzitsuena da eta horrek erakusten du zer nolako maila dugun Azpeitian.
Txapelketa Irungo Azken Portuko Igerilekuan jokatuko da eta bertan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako zortzi talde indartsuenak izango dira nor baino nor.
Gure partaideak honako hauek izango dira; Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Angela Ocio, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Maialen Aiertza, Leiane Lopetegi eta June Zubizarreta.
Animo eta egurre ekipo!
Euskal Herriko Taldeen Kopa 2016