KZL-ko laugarren jardunaldia eta alebinen ligako seigarren jardunaldia, asteburuan

Zapatu honetan, apirilaren 21ean, Eibarko Ipurua igerilekuan egingo dute igeri Izarraitz Igeri Elkarteko txikienek. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta bertara autobusez desplazatuko dira Azpeitiko igerilariak. Eibarrera joan ahal izateko autobusa 14:15ean izango da.

Honako probak egingo dituzte Izarraitzeko igerilariek: 2009. urtean jaiotakoek 25 metro tximeleta, 2008. urtean jaiotakoek 50 metro tximeleta. Erreleboetan, berriz, 2008. urtean jaiotakoak eta 2007. urtean jaiotakoak 6×25 metro bular mistoan lehiatuko dira.

2007. urtean jaiotako mutilek 200m libre eta 100m estiloak egingo dituzte. 2007. urtean jaiotako neskek eta 2006. urtean jaiotako mutilek 400m libre eta 100m estiloak. Erreleboetan, berriz, 4×50 estiloa proba izango dute.

Alebinen kasuan, honako probak egingo dituzte Bergarako Agorrosin igerilekuan, 16:00etik aurrera: 800m libre eta 200m estiloak nesken kasuan eta 1500m libre eta 200m estiloak mutilen kasuan.

Horretarako, Bergarara kotxez joango dira, eta 14:20ean abiatuko dira Azpeitiko igerileku aurretik.

Zorte on, eta disfrutatu!

Post hau Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.