Joan den zapatu arratsaldean, apirilaren 21ean, izarraitz Igeri Elkarteko alebinek Bergarako Agorrosin igerilekuan zuten ligako jardunaldiaren hitzordua. Klubeko benjaminak, aldiz, Eibarreko Ipurua igerilekuan.
Zapatuko bi jardunaldiek, Izarraitzeko igerilarien trebetasunak ikusteko aukera eman zuten. Nahiz eta igerilarien artean urduritasuna nagusitu azken ordura arte, Azpeitiko igerilariak estilo guztietako probetan nabarmendu egiten dira, eta bide onetik doazela erakusten dute, behin eta berriz.
Denboraldiko proba gehienak burutu dituzte, baina oraindik ere hitzordu garrantzitsuak gelditzen zaizkie Izarraitzeko igerilariei, ligako jardunaldiak eta txapelketa ezberdinak kasu.
Ziur gelditzen zaizkien hitzorduetan duten dena aterako dutela Izarraitzeko igerilariek.
Zorionak guztiei!