Euskal Herriko Taldeen Kopa Irunen

Joan den asteburuan, Izarraitzeko neskek, Irungo Azken Portu igerilekuan, Euskal Herriko kopan lehiatu ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde onenekin batera.

Euskal Herriko taldeen arteko kopari ilusioz eta lan ona egiteko asmoarekin begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldekideak zuten guztia eman zuten. Talde modura lan eginez, uretan gogor eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen, lau jardunaldi egin genituen.

Zoritxarrez guretzat, aurtengo txapelketan,  beste zazpi taldeak  gu baina hobeagoak izan ziren. Hala eta guztiz, gure neskak lortutako emaitzak onak izan ziren. Hona hemen esanguratsuenak:

  • Marka pertsonalak : 18
  • Klubeko errekorrak: 8
  1. Jone Goenaga: 800 libre, 9:47:07 (17 urte).
  2. Maitane Goenaga: 200 bizkar, 2:18:57 (16 urte eta absolutua).
  3. Maitane Goenaga: 400 estilo, 5:10:72 (16 urte).
  4. Uxue Etxeberria: 50 bular, 36:26 (14 urte).
  5. Uxue Etxeberria: 100 bular, 1:16:99 (14 urte eta absolutua).
  6. 4×50 libre neskak, 1:49:86 (Maitane Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Sudupe, Jone Goenaga).
  7. 4×50 estilo neskak, 2:01:06 (Maialen Sudupe , Uxue Etxeberria, Oihana Goenaga, Maitane Goenaga).
  8. 4×100 estilo neskak, 4:27:28 (Maitane Goenaga, Uxue Etxeberria, Oihana Goenaga, Jone Goenaga).

Oihana Goenaga (1999), Eva Astigarraga (2000), Jone Goenaga (2001), Angela Ocio (2001), Maialen Sudupe (2002), Maitane Goenaga (2002), Uxue Etxeberria (2004), Intza Odriozola (2004), Maialen Aiertza (2004), June Zubizarreta (2004) eta Leiane Lopetegi (2004) izan ziren taldea osatu zuten igerilariak.

Zorionak Irunen parte hartu zuten talde guztiei, goi mailako igeriketa ikusi bait genuen!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.