KZL 5. jardunaldia eta Alebinen ligako zazpigarren jardunaldia

Datorren zapatuan gure taldeko igerilariek bi hitzordu dituzte: alde batetik, benjaminak Azkoitin izango dira eta, alebinak berriz, Oñatin.

Azkoitin jokatuko den jardunaldia (benjaminek) 16:00etan hasiko da, eta landuko dituzten probak honako hauek izango dira:

  • bakarkako probetan; 100 estilo, 200 estilo, 50 tximeleta eta 100 tximeleta.
  • Erreleboetan; 6X25 estiloak eta 4X50 bular

Azkoitira joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:40an gelditzea erabaki da, honela, Azkoitira 15:00tako iritsiko dira igerilariak.
Txapelketaren gertutasuna kontutan izanik, Azkoitirako desplazamendua kotxez egingo da, eta honetarako gurasoen laguntza eskertuko da.

Oñatiko Zubikoa igerilekuan, Alebinen ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko da arratsaldeko 15:30etan hasita. Oñatiko jardunaldian, errespeto handiko probak landuko dituzte;  400 libre, 200 tximeleta eta 100 estilo. Erreleboetan; 8X50 estilo mistoa.

Alebinen jardunaldia 15:30etan hasiko denez, Oñatira kotxez joan ahal izateko, Igerileku aurrean 13:45ean gelditzea erabaki da.

Utzi urduritasuna etxean eta disfrutatu!

 

Post hau Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.