Udaberri ligako bigarren jardunaldia jokatu zen zapatuan Azkoitian eta Ordizian

 

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Udaberriko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azkoitiko igerilekuan eta Ordiziako igerilekuan.

Azkoitiko jardunaldian Ixak Gesalagak, Maialen Sudupek, Asier Zulaikak, Maialen Aiertzak, Uxue Etxeberriak, Leiane Lopetegik, Intza Odriozola, Ilazki Odriozola eta Alazne Sudupek hartu zuten parte. Ordiziako jardunaldian aldiz, Ander Idoetak, Jurdan Arakistainek eta Lander Uriak hartu zuten parte Konporta taldearekin.

Udako denboraldia hasi dute Izarraitzeko igerilariek eta buru-belarri ari dira prestatzen eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Azkeneko jardunaldian, ez zuten lortu dendora esanguratsurik.

Animo eta segi gogor prestatzen!

Post hau Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.