Udaberri ligako 3. jardunaldia jokatu zen zapatuan

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Udaberriko Liga Probintzialeko hirugarren jadunaldia izan zuten zapatuan, Legazpiko igerilekuan eta Andoaingo igerilekuan.

Legazpiko jardunaldian Asier Zulaikak, Maialen Sudupek, Alazne Sudupek, Leiane Lopetegik, Maialen Aiertzak, Intza Odriozolak eta Uxue Etxeberriak hartu zuten parte. Andoaingo jardunaldian berriz, Jurdan Arakistainek eta Lander Uriak hartu zuten parte Konporta taldearekin.

Udaberri  Ligako azkeneko jardunaldia izan zuten zapatuan eta hemendin aurrera, sariketak eta txapelketa nagusiak izango dituzte gure igerilari helduek.  Azkeneko jardunaldian, marka personal gutxi batzuk lortuta bueltatu ziren etxera.

Orain sartuko dira udako denboraldian eta hemendik animoa eta indarra bidali nahi diegu taldeko guztiei.

Animo eta segi gogor prestatzen!

Post hau Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.