EUSKADIKO JOKO ESKOLARRETAN ERE BIKAIN GUREAK

Pasa den zapatuan Bergarako Agorrosin kiroldegiko igerilekuan Euskadiko joko eskolarrak ospatu ziren.

Bertara, gure alebin kategoriako 6 igerilari eta entrenatzailea joan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Igerilari askorentzat lehendabiziko aldia izan zen Araba nahiz Bizkaiako igerilarien aurka lehiatzea. Normalean Gipuzkoan elkarren artean lehiatzen dira baina kasu honetan taldekide izan ziren guztiak.

Denboraldia azken txanpan dagoelarik, igerilarien hobekuntzak nabarmentzen dira, bai lortutako emaitzetan eta bai igeri egiteko moduan ere. Lortutako emaitzekin gustora izan ziren denak eta horrek balio du.

Emaitza aipagarrienak honako hauek izan zituzten:

  • Maier Lizarzaburuk, zilarrezko domina 200 metro bizkarren.
  • June Berasategik, urrezko domina 4 x 100 libre erreleboetan eta brontzezko domina 100 metro librean.
  • Iker Aizpuruk, zilarrezko domina 400 metro estiloetan eta brontzezkoa 100 metro bular proban.

Zorionak guztiei egindako lanagatik!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.