IGERILEKU LUZEAN ERE BIKAIN

Pasa den asteburuan, taldeko infantil, junior eta igeriketa egokituko igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren Gipuzkoa Open Saria eta X. Richard Oribe Sarian parte hartzen.

Izarraitzetik honako igerilari hauek parte hartu zuten; Asier Ganzarain, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Intza Odriozola, Alazne Sudupe, Maialen Aiertza, Iker Aizpuru eta Jurdan Arakistain .

Taldekide batzuk lehenengo aldiz lehiatu zuten 50 metrotako igerilekuan eta hala eta guztiz ere, lan ona egin zuten. Orokorrean emaitza onak lortuta bueltatu ziren etxera. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 24 marka personal.
  • Uxue Etxeberriak Espainiako minima berri bat 100 bizkar proban 1:11:50 denborarekin.
  • Uxue Etxeberriak klubeko errekor berria ezarri zuen 50 bularren (absolutua eta 14 urtekoetan) 36:52 denborarekin.

Zorionak guztiei eta segi prestatzen!

Post hau Igeriketa egokitua, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.