Asteburu honetan, ekainaren 2an eta 3an, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta igeriketa egokituko igerilariek Gipuzkoa Open Saria eta X. Richard Oribe Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan. Sariketa honek bi zati izango ditu, goizeko jardunaldietan kanporaketak jokatuko dira eta arratsaldeko jardunaldietan aldiz, finalak.
Izarraitzetik, hamabi igerilarirek izena eman dute eta honako hauek dira: Asier Ganzarain, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Intza Odriozola, Alazne Sudupe, Maialen Aiertza, Ilazki Odriozola, Iker Aizpuru, Jurdan Arakistain eta Lander Uria.
Zorte on guztioi !