Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek bi sariketa desberdinetan hartu zuten parte joan den asteburuan. Udako Txapelketa garrantzitsuak bertan direla-eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen ari dira pixkanaka.
Ostiral arratsaldean Eibarko XXX. San Juan Sarian hartu zuten parte. Lau proba jokatu ondoren, juniorretan finalean sartzea lortu zuten Iñaki Etxeberriak, Asier Ganzarainek eta Maialen Sudupek eta infatiletan, Asier Zulaikak, Intza Odriozolak eta Uxue Etxeberriak . Finaletan berriz, Maialen Sudupek (juniorretan) eta Uxue Etxeberriak (infatiletan) bigarren postua lortu zuten.
Zapatu arratsaldean, aldiz, Irungo San Martzial Sarian izan ziren gure taldekieak. Goizean entrenamendua izan arren, ia guztiek lan bikaina egin zuten arratsalden Irunen.
Asteburuan lortutako emaitza onek indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.
Animo neska-mutilak!