Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 49 igerilari joan ziren, eta mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.
Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Sei igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, laurek bigarrengoa eta zortzirek hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren.
Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoa eta Arabako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.
Elene Sudupek, 2006. urteko igerilari onenen saria jaso zuen. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.
Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!