Asteburu honetan, ekainaren 23ean eta 24ean, taldeko alebinek Gipuzkoako Udako Adinen Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta zapatu arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.
Izarraitzetik honako igerilari hauek hartuko dute parte:
- Iker Aizpuru
- June Berasategi
- Nerea Urbieta
- Maier Lizarzaburu
- Judith Odriozola
- Nora Uria
- Elene Sudupe
- Amane Goenaga
Beroketak egiteko, 08:30ean irekiko da igerilekua goizean eta arratsaldean, 15:00etan. Txapelketa udako lehen lehiaketa garrantzitsua dute eta, lan ona egingo dutela ziur gaude.
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.
Zorte on guztioi!