Udako EHko Junior, absolutu eta igeriketa egokituko txapelketa Gasteizen

Ostiralean, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen izango da, Mendizorrotzako igerilekuan, 9:30etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira.

Azpeititik zortzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira: Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Ander Idoeta, Jurdan Arakistain eta Lander Uria.

Zorte on guztioi!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.