Izarraitzeko igerilariek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Alebinen Txapelketan

Joan den asteburuan Gipuzkoako Alebinen Txapelketa jokatu zen AzpeitikoI Udal Igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko zortzi igerilari, 2006 eta 2005 urteen artean jaiotako neskak eta 2004 urtean jaiotako mutilak hain zuzen ere.

Txapelketa horren formatua 3 jardunaldikoa zen. Igerilari bakoitzak denboraldian zehar lorturiko gutxiengoaren esker parte hartu zuten bertan.

Igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak aukeratu zituzten. Horrek erakusten du estilo ezberdinetan eroso aurkitzen direla, eta emaitzetan ikus daiteke bide onetik doazela.

Emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan ziren:

– Iker Aizpuruk 3. postua 100m estiloetan.

– Elene Sudupek 3. postua 200m libreetan.

– Elene Sudupek 2. postua 100m bizkarren.

– Maier Lizarzaburuk 3. postua 400m estiloetan.

– Maier Lizarzaburuk 3. postua 2000m tximiletan.

– Elene Sudupek 3. postua 200m bizkarren.

– Elene Sudupek 1. postua 400m libreetan.

– 4×200 libreetan 3. postua.

– 4×100 libreetan 3. postua

Zorionak guztiei orain arte egindako lanagatik!

Bestalde, datorren asteburuan, ia atseden hartzeko denborarik gabe, Izarraitzeko igerilariak, alebinen eta infantilen Udako Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dituzte Ordizian eta Galdakaon. Udako bigarren hitzordu garrantzitsuena izango dute, eta zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Kantoi taberna eta  Jim Clark kafetegia .

 

Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.