Joan den asteburuan, ekainaren 22tik 24ra bitartean, Euskal Herriko juniorren, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Txapelketan, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Ander Etxabe, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria eta Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua) izan ziren Izarraitzeko ordezkariak.
Udako azken aurreko zita garrantzitsuena izan zen asteburukoa, eta txapelketa bikaina egitea lortu zuten Izarraitzekoek. Gure igerilarien artean gehien nabarmendu zena, Maialen Sudupe izan zen. Urte gogorra pasa ostean, Maialen Sudupek, Sevillan jokatuko den Espainiako txapelketarako bide onean doala erakutsi zuen.
Guztira sei domina lortu zituzten izarraitzekoek ( Maialen Sudupek):
- Maialen Sudupe: 50 bizkar (urrezkoa junior mailan eta urrezkoa absolutu mailan).
- Maialen Sudupe: 100 bizkar (urrezkoa junior mailan eta zilarrezkoa absolutu mailan).
- Maialen Sudupe: 200 bizkar (urrezkoa junior mailan eta urrezkoa absolutu mailan).
Horiez gain, 12 marka pertsonal , 9 finaletan parte hartzeko txartelak eta klubeko errekor berri bat:
- Maialen Sudupe: 50 bizkar, (16 urte).
Bestalde, Jurdan Arakistainek, Euskal Herriko Udako igeriketa egokituko txapelketan lehiatu zen eta beste behin, bere maila erakutsi zuen.
Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Izarraitzeko igerilariek, eta gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.
Zorionak guztiei egindako lanagatik!