Asteburuan, Alebinen eta infantilen Euskal Herriko Txapelketak

Aste bukaera honetan, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek Neguko Euskal Herriko txapelketetan hartuko dute parte. Infantilek Galdakaon jokatuko dute txapelketa eta alebinek Ordizian.

1.- Udako Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Galdakao)

Zapatuan eta igandean infantil mailako igerilariek Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Galdakaoko Urreta igerilekuan izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Galdakaora eta honako hauek dira:

  • Alazne Sudupe.
  • June Zubizarreta.
  • Leiane Lopetegi.
  • Maialen Aiertza.
  • Uxue Etxeberria.
  • Intza Odriozola.
  • Ilazki Odriozola.

2.- Udako Euskal Herriko Alebinen Txapelketa (Ordizia)

Alebin mailako igerilariek Udako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute zapatuan eta igandean. Txapelketa Ordiziko Majori Kiroldegiko Igerilekuan izango da, eta lau jardunalditan banatuko da. Azpeititik sei igerilari joango dira Ordizira eta honako hauek dira:

  • Iker Aizpuru.
  • Nora Uria.
  • Maier Lizarzaburu.
  • June Berasategi.
  • Judith Odriozola.
  • Elene Sudupe.

Zorte on eta egurre!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.