Aurreko astean, uztailaren 11n hasi eta 15era bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Sevillako Mairena del Aljarafen. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria (juniorra) eta Maialen Sudupe (juniorra) izan ziren Omar Urbieta entrenatzailearekin.
Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu ziren.
Hona hemen bakoitzaren lana;
– Iñaki Etxeberria: Ez zen oso ondo hasi 50 libreko proban baino gero 100 libre eta bereziki 200 librean nahiko gustura gelditu zen egindako lanarekin.
- 50 libre, 37.postua
- 100 libre, 34. postua. Bere markatik gertu.
- 200 libre, 32. postua. Bere marka berdinduta.
– Maialen Sudupe oso ondo ibili zen.
- 50 bizkar, klubeko errekor absolutua (30,66), 16 urteko EHko errekorretik 2 zentesimatara. Final B absolutue.
- 100 bizkar, junior mailan 5.postu, brontzezko dominatik 13 zentesimatara.
- 200 bizkar, junior mailan 5.postua
Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoak.
Taldean, Uxue Etxeberria infantilak jarraitzen du lanean, uztailaren azken egunetan izango bait du Espainiako Txapelketa Madrilen.
Zorionak egin duzuen lanagatik!