Uxue Etxeberria Espainiako Udako Infantilen Txapelketara

Uztailaren 26an (ostegunean) hasi eta 29ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Madrilen, M86 igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (2004) izango da parte hartzen, eta Isaac Pousada entrenatzaile lanetan.

250 taldetako 778 igerilari (364 neska eta 414 mutil) izango dira Madrilgo txapelketan.

Uxuek bakarkako proba hauetan hartuko du parte:

  • 100 metro bular.
  • 100 metro bizkar.
  • 200 metro bular.
  • 50 metro libre.

Zorte on txapelketan!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.