Uztailaren 26an hasi eta uztailaren 29ra bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Madrilen, M86 igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (2004) izan da lehian eta Isaac Pousada, entrenatzaile lanetan. Uxuek, Madrilgo txapelketa zuen denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena.
Emaitzak ikusirik, esan dezakegu aurreikusitako ia helburu guztiak bete dituela gure igerilariak. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea, horrez gain, Espainiako infantilen txapelketara joan den igerilarientzat, denboraldia luze joan da. Hala ere, Madrilgo txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan du gure taldeko gaztetxoak.
Guztira lau probetan parte hartu du eta esperientzia eta ikasketa ona izan da bere ibilbiderako.
Hona hemen emaitzak:
- 100 bular proban, 1:19:72 denborarekin 22. postua.
- 100 bizkar proban, 1:12:62 denborarekin 39. postua.
- 200 bular proban, 2:52:13 denborarekin 20. postua eta marka pertsonala.
- 50 libre proban, 29:84 denborarekin 69. postua eta marka pertsonala.
Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaio, denboraldia luzea eta neketsua izan baidu.
Zorionak denboraldian zehar egin duzun esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!