III. Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia Zumaian

Pasa den zapatuan, Zumaian jokatu zen Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia eta bertan izan ziren gure taldeko master mailako hainbat kide. Itzurun hondartzan hasi eta Arbustaingo arranplaraino igeri egin behar zuten partaideak 3.000 metroko ibilbidea eginez.

Itsasoan metro inguruko olatuak, baina garbi samar zegoen, eta igeri egiteko iaz baino baldintza hobeak izan zituzten zapatukoan. Hala ere, beti da gogorra ibilbide hau, aurrena Itzurungo hondartzatik irten egin behar baita olatuaren kontra, eta gero itsasargiaren muturreraino trabeskako olatuak jotzen duelako. Eskerrak, azken 1. 000 metroetan, Urolako itsasadarrean, uraren korrontea alde izan zutela. Guztira, 262 igerilarik lortu zuten arranplaraino iristea.

Antolakuntza bikaina, ibilbide ederra eta itsas zeharkaldi zaleentzako ikusteko aukera asko duen igerialdia.

Hona hemen Izarraitzetik eta Azpeititik joan ziren igerilarien emaitzak:

Post hau Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.