ASTEAZKENEAN, ANDRE MARI EGUNEAN, 50. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

Asteazkenean, abuztuaren 15ean, Paseo Berriko 50. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkartetik eta Azpeititik hemeretzi igerilari daude izena emanda, hamasei, helduen igerialdian parte hartzeko eta hiru, infantilen proban irtetzeko.

Hona hemen gure igerilariak:

Helduak;

Nagore Alberdi, Xabier Aranburu, Alberto Circujano, Jose Antonio Circujano, Julen Esteban, Iñaki Etxeberria, Maider Etxezabal, Jose Luis Garate, Koldo Larrañaga, Alaitz Olazabal, Idoia Palenzuela, Naiara Perez, Ainhoa Salegi, Ainhoa Uranga, Igor Uranga eta Rafa Zubeldia.

Infantilak;

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Elene Sudupe.

Nautikotik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.

Zorte on guztiei !

Advertisements
Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.