Emaitza bikainak Paseo Berriko igerialdian

Asteazkenean, abuztuaren 15ean,  Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari talde bat, 50. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.

Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 64 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, hiru igerilarik hartu zuten parte. Guztiek igerialdi txukuna burutu zuten eta aipagarriena Uxue Etxeberriaren bigarren postua izan zen.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Uxue Etxeberriak 2. postua, Alazne Sudupek 11. postua eta Elene Sudupek 17. postua.

Helduek, Zurriolako hondartzan hasi eta Kontxako hondartzaraino igeri egin zuten. Asteazkenean,  itsasoak ohiko ibilbidea egiten utzi zuen denon gozamenerako.

Guztira ia 600 parte hartzaile izan ziren, hauetatik, Izarraitz Igeri Elkarteko hamasei igerilari. Hona hemen gure absolutuen postuak;

Zorionak eta segi horrelaxe !

Rafa Zubeldia lehen azpeitiarra!

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.