Zapatuan, irailaren 1ean, VI. Salome Campos Igerialdia jokatuko da Bermeon. Izarraitz Igeri Elkarteko master talde bat eta infantil mailako beste taldetxo txiki bat bertan izango dira parte hartzen.
Bermeora joan-etorria egiteko, (master mailakoek egindako eskariari erantzunez) Izarraitz Igeri Elkarteak autobusa antolatu du.
Izena eman duten igerilari eta lagunek, goizeko 8:30etarako Azpeitiko igerileku aurrean egon beharko dute.
Zapatuko igerialdien irteerako orduak honako hauek izango dira:
11:00 infantilak, 500 metrotako proba.
11:40 absolutuak (emakumezkoak), 5000 metrotako proba.
11:50 absolutuak (gizonezkoak), 5000 metrotako proba.
12:00 absolutuak, 1500 metrotako proba.
Urtez urte ospe eta partaidetza handitzen ari den itsas zeharkaldi honetan, ziur gaude, aurtengoan ere antolaketa bikaina egongo dela.
Zorte on guztiei!