Uxue Etxeberria garaile Bermeon

Pasa den zapatuan, irailaren 1ean, VI. Salome Campos Igerialdia jokatu zen Bermeoko portuan. Azpeititik 32 igerilari joan ziren bertara, ia guztiak Izarraitz Igeri Elkartekoak;

Infantiletan Izarraitzeko bost igerilarirek parte hartu zuten, 1500 metrotako igeriladian hamaika partaide izan genuen eta proba nagusian, 5000 metrotako zeharkaldian, hamasei master.

Denak oso lan ona egin zuten eta emaitza aipagarriena Uxue Etxeberriak lortu zuen. Lehen postuan sailkatu zen infantil mailan. Uxue, sari bikainarekin etorri zen etxera. Bere pisua hegaluze-kontserba potetan jaso zuen. Hori bai sari ederra!

Leire Ceciagak ere oso igerialdi ona egin zuen. Lehen emakumea izan zen 5000 metroko proban neoprenozko jantzirik gabe.

Zorionak denei!

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.