Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, irailaren 17an, astelehenean, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2018-2019 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan.
Master eta premaster ataleei dagokionez berriz, aurreko denboraldiko ordutegiak mantetzen dira eta horiez gain, txanda berri bat jarriko da martxan. Txanda berri honen ordutegiak honela izango dira; goizeko 10:30etatik 11:30etara asteazkenetan eta ostiraletan. Beste txanden bezala, hauek ere zapatu goizean izango dute asteko hirugarren jardunaldia.
Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, momentuz, master eta premaster ataletan daude hutsuneak. Master edo premaster mailetan izena eman hahi izanez gero, emailez edo telefonoz jarri harremanetan, izarraitz.ie@hotmail.com edo deitu 607 49 85 00 (Isaac).
Gaztetxoen mailetan, txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat egiten ari gara. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira.
Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 6 rako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira.
Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.